jueves, 27 de febrero de 2014

martes, 18 de febrero de 2014

Eguraldi ona egin zuen arratsalde batean Hiru Damatxo parkera joan ginen HH4 gelakoekin.















Etxetik ekarritako materialarekin zenbait lan eta jolasa egin ditugu. Eskerrik asko familia guztiei zuen laguntzagatik.

Aurretik moztuta genituen animaliak non bizi diren aztertu dugu. Txandaka, animalia bakoitza bere habitatera eraman dugu.






 

martes, 11 de febrero de 2014


Azken egunotan, arduradunak beste lan bat dauka, kontatuko dugun ipuina aukeratu dezake. Nahi izanez gero, arduradunak kontatzen du ipuina. Ez dakizue zein ondo egiten duten!


 


Gelako liburuetan animaliak bilatu ditugu eta bakoitzari gehien gustatzen zaiona aukeratu dugu. Hauen fotokopiak moztu ditugu eta tarteka ezaugarriak aztertzen ditugu.


 Bikoteka marrazki zoragarriak egin ditugu.


Gelan sortu genuen itsasoan arrainekin egoteko olagarroa egin dugu. Lan luzea izan da, 1. papera moztu eta kola txuriz aurretik egindako olagarroan itsatsi.




 
 
 
Ondoren koloreak aukeratu genituen eta denon artean olagarroa margotu genuen
 
 

 

 


 Azkenik begiak margotu eta itsasoan jarri genuen.

Ostiral arratsalde osoa pasa genuen margotzen, hain gustora geunden ez genuela bukatu nahi.